48. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Indonesiarrak garaile

Ane Urkola 2016ko aza. 1a, 17:52

Amaitu da 48. Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Indonesiako Madrigal Singers abesbatzak irabazi du sari nagusia. Euskal Herriko Vocalia taldeak hirugarren postuak lortu ditu musika profanoan eta erlijiosoan, baita euskal abesti baten interpretazio onenaren saria ere.

Gaur goizean egin dute 48. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari banaketa. Indonesiako Batavia Madrigal Singers abesbatzak lortu du sari nagusia. Sari horretaz gain, polifonia eta folklore modalitateko lehen postua lortu dute indonesiarrek, ganbera abesbatzen artean.

Polifonia zein folklorea modalitateko sailkapena bera da. Esloveniako ST. Nicholas Choir Litija abesbatzak lortu du bigarren saria bi modalitatetan; hirugarren sariak, berriz, Letoniako Female Choir Balta abesbatzak eskuratu ditu. Folklorea modalitatean, Euskal Herriko Vocalia taldearekin elkarbanatu du postua.

Euskal Herriko Vocalia taldea bikain

Ahots taldeei dagokionez, Suediako Svanholm Singers izan da txapelduna. Talde horrek irabazi ditu musika profanoari eta erlijiosoari dagozkion lehen sariak. Musika profanoari dagokionez, bigarren saria Erresuma Batuko Apollo 5 taldeak irabazi du eta hirugarren saria etxean geratu da: Euskal Herriko Vocalia taldeak lortu du.

Musika erlijiosoari dagokionez, Alemaniako Ensemble Nobiles taldeak irabazi du bigarren saria, eta hirugaren postua Euskal Herriko Vocalia taldearena izan da. 

Euskal Herriko taldeak euskal abesti baten interpretazio onenaren saria ere irabazi du Lau Teilatu abestiarekin. Abesti hori kantatu dute sari banaketan ere, eta oilo ipurdia jartzeko moduko emanaldia izan da. 

SAILKAPENA:

Sari Nagusia

Batavia Madrigal Singers (Indonesia).

Entzulegoaren Saria

ST. Nicholas Choir Litija (Eslovenia).

Ganbera abesbatzak, polifonia

1. Batavia Madrigal Singers (Indonesia).

2. ST. Nicholas Choir Litija (Eslovenia).

3. Female Choir Balta. (Letonia).

Ganbera abesbatzak, folklorea

1. Batavia Madrigal Singers (Indonesia).

2. ST. Nicholas Choir Litija (Eslovenia).

3. Female Choir Balta/Vocalia (Letonia/Euskal Herria).

Ahots taldeak, musika profanoa

1. Svanholm Singers (Suedia).

2. Apollo 5 (Erresumar Batua).

3. Vocalia Ahots Taldea (Euskal Herria).

Ahots taldeak, musika erlijiosoa

1. Svanholm Singers (Suedia).

2. Ensemble Nobiles (Alemania).

3. Vocalia Ahots Taldea (Euskal Herria).

Euskal abesti baten interpretazio onenari

Vocalia taldea (Euskal Herria).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!