Skate txapelketa, Bonberenean

Ane Urkola 2016ko urriaren 29a

XVI. Skate Festa egiten ari dira Bonberenean. Skate txapelketa jokatu dute arratsaldean, eta gauean Swo Hai eta Ziribulio Sound System taldeen kontzertuak izango dira.

Skate-a gustukoa dutenek, beren abileziak erakusteko aukera bikaina izan dute gaur Bonberenean. Guztira, bost pertsonek hartu dute parte txapelketan, eta erakustaldi bikainaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Nacho Aguadok irabazi du txapelketa, Jonatan Hernandezen eta Eneko Zubiriaren aurretik.

Festari amaiera emateko, Swo Hai eta Ziribulio Sound System taldeen kontzertuak izango dira. 22:30ean hasiko dira, eta sarrera 6 eurokoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!