48. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Kubatarrek kalean eta esloveniarrek Leidorren, ezustekoa eman dute

Asier Imaz 2016ko urriaren 29a

Santa Klara elizan ospatu da Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren larunbat goizeko jardunaldia. Arratsaldean, Leidorren bi saio izan dira. Bihar, hiru saio izango dira, guztiak Leidorren.

Kubatarrak goizeko saioa amaitu ondoren, Santa Klaratik Trianguloarako bidea hartu dute. Bertan, azoka berezia ospatzen ari ziren, eta amerikarrak oholtzara igo dira, abesbatzak kalera atereaz. Bertan, ezustekoa etorri da, euskaraz abesten hasi direnean. Lehenik Oi ama Euskal Herri eta ondoren Hegoak ebaki banizkio kantatu dute.

Arratsaldean ezustekoa Leidorren egon da. Esloveniako ST. Nicholas Choir Litija abesbatzak entzuleak txaloka jarri ditu, baina amaierarik gabeko txaloak ziruditen. Emanaldi bikaina eskaini dute europarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!