Hasi dira Larramendi auzoko festak

Ataria 2016ko urriaren 28a

Hiru eguneko egitaraua prestatu dute Tolosako Larramendi auzoan jaiak ospatzeko. Gaur, txokolatadarekin abiatu dira ekimenak eta txupinazoaren ondoren dultzaineroak atera dira auzoko kaleak alaitzera. Iluntzean Easo jazz orkestrak eskainiko du emanaldia eta gauean berriz bi talde ariko dira, Konbenio del metal eta Izeberg.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!