Lau erregetara jokatuko dute eta sei hamarreko partidak egingo dituzte hiru ustelera. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu eta bi finalak afaldu ondoren jokatuko dituzte. Antolatzaileek adierazi dutenez, epailen erabakia "mugigaitza" izango da.
Sari bikainak izango dira jokoan:
Txapeldunak: 1.300 euro, txapelak eta garaikurrak.
Txapeldunordeak: 600 euro eta garaikurrak.
3.postua: 300 euro
4. postua: 150 euro
5. postua: 100 euro
6. postua: 100 euro
7. postua: 100 euro
8. postua: 100 euro
9. postua: 100 euro
Informazio gehiago nahi duten herritarrek 943 65 34 30 telefono zenbakira deitu dezakete.
