Udazken loreen gurtza

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko urriaren 22a

Azokarekin biribildu du, Casino elkarteak, aurtengo Mikologia; jendetza bildu da Trianguloa plazan.

Perretxikoaren inguruan aste osoan dantza aritu eta gero, plaza bete perretxikorekin astea amaitzea bezalakorik ez dago. Casino elkarteak, beste behin, Mikologikako azoka antolatu du, eta eskualdeko nahiz kanpoko sukaldarien bere trebetasun finenak erabili dituzte, perretxikoekin egindako pintxoak prestatzeko.

Tradizioari estu lotutakoak ziren batzuk, eta berrikuntza betiko produktuekin uztartu dutenak beste zenbait, baina guztiak baliagarri suertatu zaizkie herritarren dastamenei, udazken loreak gurtzeko.

Sukaldarien atzean, berriz, ikastetxeetako neska-mutilekin egindako txangoko perretxikoak erakusgarri jarri dituzte, espezie bakoitzaren ezaugarriak eta toxikotasun maila argituz. Jendearen jakin-mina piztu dute, eta irakasle lanetan ere aritu dira zenbait, azalpenak emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!