Minbiziari aurrea hartzeko deia

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko urr. 22a, 13:32

Minbiziaren Aurkako Elkarteak Tolosan egin du, gaur, martxa berdea; hurrengo urterako lekukoa pasatu die, Olatz Peon alkateak, Villabonari eta Zizurkili.

Iaz Beasainen eskutik jasotako lekukoari tinko heldu, eta Usabaldik Plaza Zaharrenaino ohitura osasuntsuen aldarri berdea irudikatu dute, gaur, ehunka herritarrek. Guztira, minbiziaren aurka egiteko.

Haur eta heldu, berdez jantzi dute soina, eta gaixoenganako elkartasuna ere marraztu dute bidean. Behin Plaza Zaharrera iritsita, lekukoa pasatu die Tolosa, Villabona eta Zizurkili; han izango da hurrengo urteko martxa.

Prebentzioari azpimarra egin dio Maider Sierra elkarteko kidean, gakoetan garrantzitsuena baita: "10 minbizia kasutik 7 saihesteko modukoak dira, eta hori helarazi behar zaio gizarteari, ez baitugu uste hainbestekoa denik. Behin gaixotasuna barruan dugula, errazagoa izango da hari aurre egitea, ohitura osasuntsuekin bizi baldin bagara".

Horrela, minbiziari aurrea hartzeko deia belaunaldi guztietara zabaldu nahi izan dute, eta hainbat jarduera antolatu dituzte goizean barrena: piragua, patinajea, sukaldaritza nahiz serigrafia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!