“Scream man” lana aurkeztuko du Topicen Valentziako L’Home dibuxat konpainiak

Ataria 2016ko urriaren 21a

Larunbat honetan izango da emanaldia Topic-en, 18:30ean. Ikuskizuna 2 urtetik aurrerako haurrei zuzendua dago.

'Screen man'” ikuskizunak 'Pedra pedra-ren' pausoak jarraitzen ditu, baina aurreko muntaiari lenguaia berrien fusioak gehitzen dizkio. Aktore, txotxongilo eta objektuen lana nahastuko dira ikus-entzunezkoekin.
 
'Screen man' konpainiaren amets teatrala da. "Harrien sinpletasunak irekitzen dio bidea irudien poesiari", adierazi dute konpainiako kideek: "Antzerkiaren garapena, gidoiaren errealitate eta digitaltasunetik hasten da, eta bi hauek txandatuz istorioaren jarraipena ziurtatzen dute". Gainera, ikuslea unibertso magiko batean kokatzen da, "irudien, txotxongiloen eta objektuen manipulazioari esker".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!