Salva Vallejo Gilen argazkia, Tolosako egutegiko azalean

Ataria 2016ko urr. 19a, 13:06

2017ko egutegia osatu dute jada. Tolosako komertzioak da datorren urteko egutegiak duen gaia eta irudiak aukeratzeko TolosanKlisk lehiaketa egin dute, urteroko moduan.

Azaleko argazkia Salva Vallejo Gilen Vinos y conservas izango da eta azala izateko ohorea eskuratzeaz gain 500 euro jasoko ditu. Egutegiko gainontzeko argazkien egileek 100 euro jasoko dituzte. 153 argazki jaso zituzten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!