[Aulkitik] «Dinamika eta helburua»

Julen Aranzabal Segura 2016ko urr. 18a, 15:10

Goar Artetxeren taldearen aurka hasi zuen denboraldia TAKE saskibaloi taldeak.

Lehen bi jardunaldiak jokatuta porrota besterik ez dugu dastatu oraingoz. Aurretik, beste 24 partida helburua betetzeko. «Pausoz pauso, konfiantzarekin ekinez gero, urrun iritsi zaitezke» zihoen Maradona handiak. Eta bere hitzak gainjarriz nik diot: «Denek batera ekiten badugu, noski». 

Izan ere, badakigu nor garen eta nondik gatozen. Badakigu gure indarra taldean dagoela eta dinamika onean lan egiten badugu edozer lortzeko gai garela. Baina adi, dinamika diodanean ez naiz erritmo edo asmatze bati buruz ari, ez, jarrerari buruz ari naiz. Jarrera baita definitzen gaituena. Eta hemendik dator beste guztia. Beraz, dinamika positiboa ez al dago ba egiten dugun lan eta esfortzuaz gozatzearekin guztiz erlazionatuta?

Esan bezala, aurrera begiratu behar dugu, ziur bainago denon artean, jokalari, entrenatzaile, bolondres eta harmailak betetzen dituen jarraitzaileen artean, hurrengo partida aterako dugula. Eta, are gehiago, denek saskibaloi tolosarraz disfrutatzea lortuko dugula. Ez al da ba hori helburu nagusia?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!