Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren 33.urteurren ekitaldia Tolosan

Ataria 2016ko urr. 18a, 14:53

Jendetza hurbildu da Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarren omenezko ekitaldian. Tolosako Bentaundi auzoan dagoen monolitoaren aurrean izan da ekitaldia. Txalaparta eta adar hots artean hasi da omenaldia eta aurreskuaren ondoren, lore eskaintza egin dute bere senideek. 33 urte dira GALek bahitu, torturatu eta hil zituela. 

Askatasun Taupadak erabiltzaileak egindako bideoa:  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!