Kultur astea San Estebanen

Irati Saizar Artola 2016ko urriaren 16a

Egun osoa ekitaldiz betea dute San Estebango auzotarrek. Kultur astearen aitzakian, festa giroa darabilte. 

Goizean goiz txistu hotsek esnatu dituzte Tolosako San Esteban auzoan bizi direnak. Auzoko baserrietara ere iritsi da musika, baina, hauetan, trikiti doinuez gozatzeko aukera izan dute. Ondore, 11:00etan, Ttorreko aparkalekuan Radio Controlekoak aritu dira kotxeen erakustaldia eskaintzen. Babarrun jana izan dute eta aurretik, auzoko txarangarekin kalejira egin dute. Bazkariaren ostean, Joxe Javier Mendizabalekin dantzaldia izan dute eta tartean toka txapelketa izan dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!