[Aulkitik] «Eutsi goiari!»

Ainhoa Beldarrain 2016ko urriaren 12a

Larunbat arratsaldea zen eta Zarautz genuen aurkaria. Derbi gipuzkoarra zen asteburu honetakoa. Giro ona zegoen kanpoan eta baita gure taldean ere, nahiz eta urduritasuna nabaritu. Bagenekien partida gogorra izango zela, baina motibatuak geunden.

Imanolen txarla eta Iraolaren beroketen ondoren hasi zen partida. Gu, serio, indartsu eta jokoan sartuta geunden. Lehenengo zatian eurek izan zuten partidaren jabetza baina gu ondo ari ginen eusten. Hala ere, atsedenaldiaren aurretik sartu ziguten lehenengo gola, kontraeraso baten ondorioz. Bigarren zatian ere ondo aritu ginen baina azkeneko minutuetan beste bi gol hartzea tokatu zitzaigun. Tentsio handiko partida izan zen eta nekea asko nabaritu zen. Horren ondorio izan ziren bi gol horiek. Azkenean 3-0 amaitu zen.

Zapore gazi-gozoa utzi zigun porrot honek. Ondo jolastuta galtzeak min handia egiten baitu.

Hala ere ez dugu burua jaitsiko eta entrenatzen jarraituko dugu hurrengo partidan garaipena lortu ahal izateko.

Eutsi goiari neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!