Gipuzkoatik kanpoko presoak bisitatzeko diru laguntzak

Ataria 2016ko urriaren 6a

Gipuzkoatik kanpoko kartzeletan dauden presoei senideek egiten dizkieten bisitetarako dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea ireki du Tolosako Udalak, bisita horien gastuei aurre egiteko.

Epe hori urriaren 21ean bukatuko da eta diru laguntza eskaerak Tolosako Udal Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!