Azken egunaz gozatzen Aldaban

Irati Saizar Artola 2016ko urriaren 2a

Urria hastearekin batera festan murgildu dira Tolosako Aldaba auzoan. Goizean goizetik hasi eta iluntzerainoko tartea dute kalera atera eta giro onean festen azken eguna igarotzeko.

Hiru egunetatik azkenekora heldu dira jada. Meza nagusiarekin hasi dute eguna eta jarraian, Alegiako Sutarri dantza taldeak ikuskizuna eskaini du frontoian. Bukatzearekin batera, mahai eta aulkiek hartu dute frontoia eta herri bazkariarekin eman diote jarraipena egunari. Arratsaldean, 18:00ak aldean, herri kirolak izango dituzte ikusgai: Iñaki Kintana eta Asier Pellejero aizkolariak eta Idoia Etxeberria harri-jasotzailea ariko dira. Azken erakustaldi honekin amaituko dira aurtengo Aldabako San Migel jaiak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!