Tolosa CF-en futbol eskola eta batzar orokorra, ostiralean

Asier Imaz 2016ko irailaren 28a

Datorren ostiralean, irailaren 30ean, Tolosa CF-ren Futbol Eskolaren 2016/2017 ikasturteari hasiera emango diote. Urtero bezala, Tolosako Usabal kiroldegiko futbol zelaian izango da Futbol Eskola.

Ostiral honetan 17:15ean elkartuko dira, eta 18:30ak bitarte egongo dira bertan.


Tolosa CF-ko bazkideen batzar orokorra, ostiralean
Tolosa CF-eko Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra irailaren 30ean izango da, Tolosako Kultur Etxean. Lehen deialdia 19:00etarako egin dute, eta bigarrena, 19:30erako. Besteak beste, kontuen egoeraz eta 2017ko aurrekontuez hitz egongo da bertan, klubaren informazio orokorra ere emango delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!