Udazken Jokoek badituzte txapeldunak

Asier Imaz 2016ko irailaren 27a

Iturriza Elkarteak antolatzen dituen Udazken Jokoak 2016 amaitu dira. Ohorezko koadroan ondorengoek jarri dute euren izena:

Musean lau erregetara, txapeldunak Francisco Lizarralde eta Jose Francisco Telleria izan dira. Txapeldunordeak Miguel Diaz de Lecea eta Teodoro Anton.

Musean baina zortzi erregetara, txapeldunak Jesus Endeiza eta Kepa D´Oyarzabal izan dira. Txapeldunordeak, Juan Zubeldia eta Juan Agustin Zubeldia.

Tutean eta puntxoan, Juan Zubeldia eta Juan Agustin Zubeldia izan dira txapeldunak. Tutean txapeldunordeak Jose Luis Sanchez eta Jesus Endeiza izan dira, eta puntxoan, Antonio Iztueta eta Juan Bautista Aranzabe. Azkenik, tokan Isaiaz Gonzalez izan da txapelduna. Txapeldunorde bezala, Demetrio Gomez gelditu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!