Toloboleien ikastaroak gaur hasiko dira

Asier Imaz 2016ko irailaren 20a

Tolosako Bolei Txapelketa.

Azaroaren 29ra arte antolatu dute ikastaroa; ez dute baztertzen jarraipena emateko aukera.

Tolobolei elakarteak hondartza bolei ikastaroak antolatu ditu, «maila eskaxa eta ertaina dutenentzat». Ikastaroak gaur hasi eta azaroaren 29ra bitarte iraungo dute. Horrez gain, aurrera begira ere, ez dute baztertzen ikastaro berriak antolatzen jarraitzea.

Ikastaroak doan izango dira bazkideentzat eta beraien senideentzat. Bazkide ez direnek 10 euro ordaindu beharko dute.

Astearteetan 16 urte bitarteko jokalarientzat prestatu dute entrenamendua 18:00etatik 19:30era. Adin horretatik gorakoak 19:30etik 21:00etara ariko dira. Hala eta guztiz ere, ordutegiak mugitzeko aukera dagoela esan dute Toloboleiko kideek, beti ere ikastaroetan izena ematen dutenen arabera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!