22 zaldun Bedaion

Asier Imaz 2016ko irailaren 20a

Bedaioko IX. Raid Lasterketan 22 zaldi elkartu ziren igandean. Eguraldia ez zuten lagun izan parte hartzaileek, baina hala eta guztiz ere, antolatzaileak gustura geratu ziren.

«Eguraldia ez dugu lagun izan, baina horrek ez du zapuztu parte hartzea». Artubi Elkartekoek dena bikain prestaturik zuten, eta horrek giro ona sortzen lagundu zuen.

Proba 09:00etan hasi bazen ere, aurrez, 22 zaldiek albaitariaren kontrola pasa zuten. Parte hartzaileek 13 kilometroko ibilbideari bi itzuli eman zizkioten, Bedaioko kaskoan hasi eta amaituz. «Lehen esan bezala, eguraldi kaxkarra izanagatik, giro politaz hitzegin behar da. Euriari aurre eginez jendea alai eta motibaturik agertu baitzen Bedaion partera». Guzti horrengatik, balantze «polita» egin dute bedaiotarrek: «Hurrengo urteari begira eguraldi hobea besterik ez dugu eskatzen, bedaiotar zein lasterkari eta laguntzaileek».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!