Xabier Mendiaraz kiropraktikoaren hitzaldia izango da asteartean

Ataria 2016ko irailaren 19a

Datorren asteartean, irailaren 27an, Xabier Mendiaraz kiropraktikoaren hitzaldia izango Tolosako Kultur Etxean. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta dohainik izango da. 

Xabier Mendiaraz Fisioterapian diplomatua eta Kiropraktikan lizentzitua da. Hitzaldiaren iraupena 45 minutukoa izango da, eta honako gai hauek jorratuko ditu: osasunaren definizioa, bizkar hezurrak herritarren osasunean duen eragina eta kiropraktikaren onurak; hitzaldia amaitzeko, bideo labur bat ere jarriko dute.

Herritar guztiak gonbidatu dituzte hitzaldira. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!