Era batera edo bestera mugituz

Irati Saizar Artola 2016ko irailaren 18a

Mugikortasun astearen barruan, hainbat ekitaldi egin dituzte Tolosan.

Goizean goizetik, bidegorrietatik barrena ibili dira bizikletaz eta patinetan. Batzuk, Asteasutik abiatu dira eta besteak Ikaztegietatik, Tolosan elkartzeko asmotan. Jarraian, familia osoari bideratutako jarduerak izan dira: puzgarriak, jumping-a, pedaletako kart-pistak, zurezko jolasak, Tolosako patinatzaile taldearen erakustaldia eta Parktour tailerra. Eguerdian, Gu taldeak kontzertua eskaini du eta antzerki saioa izan da bazkal ondoren, Intujai taldearen eskutik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!