Azokan aurrez eman daiteke izena, ixitin@gmail.com helbidera idatzita edo 622412266 telefonora deituta.
Egitasmo honekin alferrikakoak diren objektuei aterabidea bilatu nahi diete. Halaber, dirurik gabeko funtzionamendua ere garatu nahi dute truke sistemarekin. Ana Yurd elkarteak jakinarazi gisan, birziklatutako materialarekin egindako eskulanak eta artisau lanak saldu eta trukatu egingo dituzte. Azoka doakoa da.