Topic zentroak lortu du Galicreques saria

Ataria 2016ko irailaren 13a

Topic zentroak urriaren 2an jasoko du saria Santiago de Compostelako XXI. Galicreques nazioarteko jaialdian. 

Sari hori ematen diete txotxongiloen munduan lan egiten duten erakunde, enpresa edo pertsonei.

Jaialdiko antolatzaileek adierazi dutenez, "Topic da txotxongiloekin soilik lan egiten duen Europa osoko leku bakarra, eta irudimena, berrikuntza eta originaltasuna dituzte oinarri".

Era berean, nabarmendu dute Topic bihurtu dela mundu "osoko" artisten topagune: "Ikasteko, erakusteko, aztertzeko, sortzeko, eta esperientziak zein informazioa partekatzeko leku erosoa, erabilgarria eta kalitate handikoa da". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!