2016/11/19 00:00
Tolosako Babarrunaren Kofradiako lekuko aldaketak berrikuntzei bidea ireki die, babarrunaren egunean; ohiko azoka bereziarekin batera, euskal jaiaren egitarauak hartuko du eguna.
12:00. Kalejira. Alde Zaharra kalez kale zeharkatuko dute plaza dantzekin, fanfarrearen doinura. Aldi berean, Basquefest gunea Alondegian jarriko dute; bertan, labeldun produktuak dastatzeko aukera izango da. Arratsaldean. Musikarik eta kanturik ez da falta izango.
Tolosako Babarrunaren Kofradiarekin batera, hainbat eragilek – ekoizleak, Udaberri dantza taldea, Haurkizuna fundazioa, Galtzaundi euskara taldea eta Tolosaldeko Giltzarria– parte hartuko dute euskal jaian, eta guztiek ere dei egin diete herritarrei, artzain eta artzain-andre jantzita ospatzera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?