Jakintzatik jabetzera, ikasturte berria

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko ira. 13a, 10:43

Maite Ruiz de Eguila eta Mertxen Fernandez izan ziren aurkezpenean.

Tolosako Jabetze eskolak berrikuntzekin ekingo dio ikasturte berriari; azken hiruhilekoko 120 matrikulazioak dira, harrera onaren erakusle.

Jakintza armarik onena omen da, edozein aferari aurre egiteko. Jakintzatik jabetzera eta jabetzetik ahalduntzera, gainera, pauso txiki bezain garrantzitsuak daude tartean, eta Tolosako Berdintasun Sailak urteak daramatza bide hori elikatzen. Jabetze eskolak ikasturte berri bati ekingo dio urriaren 5ean, eta ohiko eskaintza berrikuntzaz hornitu dute, gainera.

Maite Ruiz de Eguilaz Berdintasun zinegotziak eta Mertxe Fernandez Berdintasun teknikariak plazaratu dute eskaintza, eta izen ematea zabalik dela iragarri ere bai.

Bide horretan, iazko arrakastari eutsi nahi diote: «8 jardueretan 120 matrikulazio izan ziren azken hiruhilekoan, eta 108 emakumek parte hartu zuten, eta hori eskolaren erritmo eta harrera onaren ispilu da», dio zinegotziak.

Urritik abendura bitarteko egitarauak 14 jarduera bilduko ditu, eta berrikuntza zenbait ere izango dira, «gizarte justu, parekide eta libreago baten alde», Fernandezek nabarmendu duenez: «Metodologia praktikoa uztartu nahi izan dugu, alde teorikoarekin, zikloz ziklo ikusten ari garen autonomia eta konfiantza horretan sakontzeko».

Horrela, beraz, Emakumeen parte hartze soziopolitikoa, Feminismoa feminista ez direnentzat, Menopausia: heldutasunaren jakinduriarantz eta kotxe mekanika tailerra ikasturte hasierako nobedade izango dira. Horrez gain, menpekotasuna duten pertsonen zaintzari buruzko hitzaldia eta zurrumurruei buruzkoa ere egitarauan dira.

Ohi bezala, izen-emateak zabalik dira Tolosako kultur etxeko harreran, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara bitarte. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Berdintasun Sailarekin harremanetan jartzeko aukerarik ere bada, kultur etxean bertan, 943 67 03 83 telefonoan edo berdintasuna@tolosa.eus helbidean.

 

Jabetze eskola, 2016ko urria-abendua


Munduko emakumeen literatura:
Rive Gauche-ko emakumeak
Irakaslea: Mertxe Tranche.
Hasiera. Urriaren 5a.
Ordua. 18:00-20:00.
Lekua. Udal liburutegia.
Gazteleraz (5 euro).

Batukada feminista
Irakasleak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi.
Hasiera. Urriaren 4a.
Ordua. 18:30-20:30.
Lekua. Ferialkua.
Euskaraz (5 euro).

Emakumeen parte hartze sozio politikoa
Irakaslea: Mertxe Tranche.
Hasiera. Urriaren 10a.
Ordua. 19:00-21:00.
Lekua. Kultur etxea (Trianguloa plazan).
Gazteleraz (5 euro).


Zoru pelbikoa lantzeko tailerra
Irakaslea: Vanessa Polo, Isabel Relancio, Ane Garay eta Saioa Hernandez.
Hasiera irakasleekin. Urriaren 15a. Talde autonomoarenegunak. Urriak 22 eta azaroak 5.
Ordua. 10:30-12:30.
Lekua. Kultur etxea.
Ele bitan (5 euro).

Maitasun loturak berdintasunetik
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester.
Hasiera. Urriaren 19a.
Ordua. 15:00-17:00.
Lekua. Kultur etxea.
Gazteleraz (10 euro).

Feminismoa feminista ez direnentzat
Irakaslea: Maria Castejón Leorza.
Hasiera. Urriaren 19a.
Ordua. 17:30-19:30.
Lekua. Kultur etxea.
Gazteleraz (5 euro).

Autodefentsa feminista
Irakaslea: Maitena Monroy.
Hasiera. Urriaren 21a.
Ordua. 16:00-20:00 (ostiraletan), 10:00-14:00 (larunbatetan).
Lekua. Kultur etxea.
Ele bitan (5 euro).


Menopausia: heldutasunaren jakinduriarantz
Irakaslea: Laura Juarros.
Hasiera. Azaroaren 11.
Ordua. 16:30-20:30 (ostiraletan), 10:00-14:00 (larunbatetan).
Lekua. Kultur etxea.
Gazteleraz (5 euro).


Nik ere baditut ikasketak, nola homologatu?
Irakaslea: Katia Reingberg Castello.
Eguna. Urriaren 22a.
Ordua. 17:00-19:00.
Lekua. Kultur etxea.
Gazteleraz.


Autonomia sustatzen: kotxe mekanika tailerra
Irakaslea: Olatz Egiguren Aizpuru.
Eguna. Azaroaren 19a.
Ordua. 10:00-13:00.
Lekua. Ferialekua.
Euskaraz (5 euro).


Mendekoei gizarte eta osasun arreta ematea erakundeetan
Hizlaria: Tolosako Lanbide.
Eguna. Urriaren 23a.
Ordua. 11:00-12:30.
Lekua. Kultur etxea.
Ele bitan.


Betaurreko moreak zurrumurruak deseraikitzeko
Irakasleak: Loira Manzani eta Silvana Luziani (SOS Arrazakeria).
Eguna. Azaroaren 10a.
Ordua. 18:30-20:30.
Lekua. Kultur etxea.
Gazteleraz.

Kulturen arteko topaketa eta bazkari latinoamerikarra
Antolatzailea. Tolosaldea Garatzen.
Eguna. Irailaren 25a.
Ordua.12:30.
Lekua. Kultur etxea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!