Bedaioko jaiak 2016

Bedaioko ingurutxoa ezin falta festetan

Irati Saizar Artola 2016ko irailaren 11

Tradizioarekin jarraituz, herriko dantzariek Bedaioko ingurutxoa dantzatu dute herri kirol saioaren ostean. 

Festak zapore gozoz amaitzeko, ekitaldiz betetako arratsaldea izan dute Bedaion. Lehenik, herri kirol erakustaldia eskaini dute Aimar Irigoien harrijasotzaileak eta Julen Alberdi eta Eneko Otaño aizkolariek. Jarraian, hainbat urtetan zehar egin izan duten Bedaioko ingurutxoa dantzatu dute adin guztietako herritarrek. Umorez eta txalo artean dantzatu ahal izan dute. 

Afaltzeko gogoarekin dabilenarentzat afaria izango dute Artubi kultur elkartean; ardi gixadua eta mondejuak izango dituzte dastatzeko. Afalondoren, suziria jaurtiko dute jaiei amaiera emateko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!