Diruz lagundu ahal izango dira adierazten diren jarduera eta programek eragindako gastuak eta entitate eskatzaileen mantenimenduko gastuak, baldin eta horien esparruak biztanle guztiak hartzen baditu edota hauetariko bat edo batzuk: familia desegituratuak, haurrak, gazteria, emakumeak, ezinduak, hirugarren adinekoak, gutxiengo etnikoak, drogaren mendekoak eta arrisku sozialean egonik osasun eta Gizarte Zerbitzuen alorrean beharra duen edozein taldek.
Diru-laguntzen eskaerak aurkeztu behar dira Tolosako udal erregistroan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. 2016ko urriaren 3a da eskaerak egiteko azken eguna.