2016/10/22 17:00 - 19:00
Tolosako jabetze eskolaren barruan, eta Bidez Bide Elkartea eta Tolosaldea Garatzen-eko Migrazio eta Aniztasun Sailarekin elkarlanean, Katia Reinberg Castellok gaztelaniaz emango du saioa.
Emakume askok jatorrizko herrietan ikasketak burutu zituzten, baina egun ez daude horretan lanean, eta ezin dute prestakuntza akademikoarekin jarraitu. Jarduera honetan esperientziak partekatuko ditugu, eta bigarren hezkuntza, batxilergo, ikasketa tekniko edo goi mailakoen homologazio, balioztatze eta onarpen prozesuaren inguruko informazioa, aholkularitza eta orientazioa emango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?