2016/09/17 09:00

Ugane auzoko festak

Ugane auzoko festak
Ugane, Tolosa

Uganeko Santuipeko Eguna

11:30. Mattin Jauregi (Ikaztegieta) bere txakurrekin korrika, Uganeko Luzuriagatarren aurka.
12:30. Segalariak: Andoni Dorronsoro (Ikaztegieta) eta Arkaitz Arteaga (Baliarrain); Andoni Egia (Orendain) eta Jokin Garmendiaren (Baliarrain) aurka. 100 metro karratuko belar saila nork lehenago ebaki.
Hernaniko bertsolariek girotuko dute sega apustua.
Goizean zehar, pintxoak eta saskirako txartelak salgai egongo dira.
14:30. Auzo bazkaria. Bazkalondoan, Mus Txapelketa.
Arratsaldean. ume jolasak, toka txapelketa, saskiaren zozketa. Eta Ezkide eta Unai trikitilariak.
21:30.Auzo afaria

Egunean zehar trikitia, garagardoa eta mojitoak ez dira faltako.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!