Izaskun Auzoko jaiak 2016

Festan murgildu da Izaskun auzoa

Ane Urkola 2016ko irailaren 2a

18:00ak inguruan lehertu da txupinazoa Tolosako izaskun auzoan. Igandera arte iraungo dute jaiek.  

Festak antolatzen hasi ziren kuadrilletako bat arduratu da suziria botatzeaz. Ondoren, buruhandien aurretik ibili dira haurrak korrika, eta eztarria bustitzeko aukera izan dute txokolatadarekin.

19:30ean, trikipoteoa izango da albizturtarren eskutik, eta 20:45etan afaria egingo dute danborradako kideek. 22:30ean, danborrada izango da auzoko kaleetan Bonberenea txarangak lagunduta, eta festetako lehen eguna amaitzeko, Han eta Sorkun taldeen emanaldia izango da gauerditik aurrera.

Bihar jarraituko du festak auzoan, eta honako egitaraua antolatu dute:

 

Irailak 3, larunbata

11:00. Entzierro txikia Zabalarreta parkean.

14:00. Auzo bazkaria Izaskun plazan.

17:00. Musika dantzaldia gazte eta helduentzat.

19:00. Sagardo dastaketa Izaskun plazan.

21:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.

00:00. Kontzertua: Bonberenea txaranga Bihar ez da gaur.

Erlazionatuak

Herri baten pareko jaiak

Iñigo Otaegi 2016 abu 30 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!