Tolosako EH Bilduren bilgunea irekiko dute asteartean

Ataria 2016ko irailaren 2a

Asteartean, irailaren 6an, zabalduko dute Tolosako EH Bilduren bilgunea Letxuga kalean. 19:30ean hasiko da ekitaldia; batzarra egingo dute lehenengo, eta ondoren mokadutxoa eskainiko dute.

Tolosako EH Bilduko kideek azaldu dutenez, egoitza tolosar guztien bilgune izango da: "Elkarrizketarako, lanerako nahiz beste hainbat ekintzetarako gunea izango da, eta tolosarren eskaerak hartuko ditu kontuan". Herritar guztiak gonbidatu dituzte lekua ezagutzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!