Bedaioko jaiak 2016

Bedaioko jaien egitaraua

Ataria 2016ko irailaren 7a

Irailaren 8an, osteguna, hasiko dira Bedaioko jaiak. Ama Birjin jaiokundearen eguna ospatuko dute, eta igandera arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Auzo txikia izan arren, nabarmena da bertako herritarren festa nahia.

Irailak 8, osteguna.

ANDRA MARI JAIOKUNDEAREN EGUNA

11:00. Txupinazoa

12:00. Meza Nagusia Andra Mari Jaiokundearen elizan

Jarraian hamaiketakoa trikitilariekin

14:30. Jubilatuen bazkaria Abaetxe jatetxean

17:00. Alegiko Sutarri dantza taldearen emanaldia

18:00. Pelota partidak

21:00. Afaria Artubi kultur elkartean

Ondoren trikitilariak

 

Irailak 9, ostirala

18:00. Patata tortila lehiaketa

21:00. Zagi-ardoa (edaria elkarteak jarriko du)

Ondoren dantzaldia Elustondo Anai-Arreba trikitilariekin goizalderarte

Goizaldera baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean

 

Irailak 10, larunbata

17:00. Haurrentzako jolasak

21:00. Herri afaria

Ondoren goizalderarte dantzaldia Izer eta Alabier eta Ansorregi-Larrañaga trikitilariekin

Goizaldera baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean

 

Irailak 11, igandea

11:00. Meza Nagusia Andra Mari Jaiokundearen elizan

Jarraian hamaiketakoa trikitilariekin

13:00. Bedaioko XXVII. Txirrindulari igoera (federatu gabeentzat)

17:00. Herri kirolak

Aimar Irigoien Harrijasotzailea

Julen Alberdi eta Eneko Otaño Aizkolariak

21:00. Afaria Artubi kultur elkartean. (Ardi gixadua eta mondejuak)

24:00. Bedaioko jaiei amaiera suziriekin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!