Txotxongilo bat eraikiko dute eta otsoaren bizitzaren inguruko atal pedagogiko bat ere jasoko dute gerturatzen direnek. Konpainia mexikarreko kideek hitz egingo dute otsoen eta haien natur inguruaz, eta otsoen bizitza zikloaren osagarri diren beste hainbat animalia ere eraikiko dituzte.
Larunbatean, hilak 10, kalejira bat egingo dute tailerrean egindako objektuekin eta mexikar konpainiak ekarritakoekin. Euskal Herria plazatik aterako dira, 18:00etan.
Irailaren 5etik 9ra izango da, 16:00etatik 20:00etara, eta 8 eta 12 urte bitartekoek har dezakete parte. 10 euro balio du eta izena emateko 943 65 04 14 telefonora deitu behar da.