Pilota eta osasunaren astea

Ataria 2016ko abuztuaren 31

Tolosa C.F eta Aurrera K.E-k pilota eta osasunaren astea antolatu dute. Datorren astearen hasierarako, pilotarien ongizaterako baliagarriak diren ekimenak antolatu dituzte Tolosan.

Irailaren 5ean, esku pilotaren nondik norakoak azalduko ditu, Ander Letamendia kirol medikuak. Hitzaldia Gure kaiola elkartean izango da, 18:30ean. Irailaren 6an, Asegarce pilota enpresaren prestatzaile fisikoak hitzaldia eskainiko du, elikadura eta prestakuntza fisikoaren gainean; Tolosako kultur etxean izango da, 18:30ean. Irailaren 7an, Kepa Peñagarikanok, eskuko minetan aditua den masajistak, hainbat gai izango ditu hizpide: eskuen zainketa, lesioen prebentzioa, eta errekuperazio ariketak. Azken ekimen hori, Tolosako kultur etxean izango da, 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!