Abuztuaren 21ean, Carlos Peña igerilari tolosarrak, Mar Menor zeharkatuko du bizkar estiloan. Orotara, 20 kilometro egin beharko ditu igerian; 10:00etan irtengo da, eta 17:00ak aldera iritsiko da helmugara. Peña da bizkar estiloan errekor mundiala duena kilometro gehien egiten. Else-ANSE itsasontziaren laguntza izango du bidean zehar.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?