2016/08/11 11:00

Tolosako liburuen erreketaren 80. urteurrena gogora ekarriz

Zerkausia, Tolosa

1936ko abuztuaren 11an Tolosa hartu berria zuten frankistek Ixaka Lopez Mendizabalen argitaletxeko liburuak, herriko liburutegiko eta eskoletako euskal liburuak plaza erdian pilatu eta erre zituzten. XX. mendearen lehen hamarkadetan Tolosa euskal kulturaren eta hizkuntzaren aldeko 'Euskal Pizkundea' mugimendu kultural eta politikoaren bihotza izan zen.

Beraz, garaiko Lopez Mendizabal argitaletxearen aurrean, gogora ekarriko da gertakizunaren 80. urteurrena. Herritarrak liburu batekin bertaratzeko gonbita luzatzen du udalak.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!