Pili Zabala da Ahal Duguren lehendakarigaia

Ataria 2016ko abuztuaren 1a

Argazkia: Berria.eus

Ahal Duguk jakinarazi duenez, Pili Zabala izango da Ahal Duguko lehendakarigaia. 

Pablo Etxenike eta Nagua Alba Ahal Duguko kideek jakinarazi dituzte barne hauteskundeen emaitzak. Pili Zabala tolosarraren zerrendak jaso ditu bozka gehien -botoen %52,09 lortu du, 2.167 boto-. 

Nagua Alba Ahal Duguko idazkari nagusiak zoriondu egin du Pili Zabala, eta nabarmendu du "ohore" bat dela Pili Zabala bezalako pertsona bat beren alderdiko zerrendaburua izatea. "Pozik egoteko eguna da, oso zerrenda aberatsa eta anitza lortu dugu, eta gizarte zibileko pertsona baliotsuak gure zerrendarekin bat egitea lortu dugu", nabarmendu du Albak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!