Aimar Agirresarobek bosgarren amaitu du Alpe d'Huez triatloian

Ataria 2016ko uztailaren 28a

Kirolari tolosarrak bosgarren postua erdietsi du Frantziako triatloi entzutetsuan. 

6 ordu, 15 minutu eta 16 segundo behar izan ditu Agirresarobek proba egiteko; irabazlea, berriz, James Cunnana izan da eta 5 ordu, 58 minutu eta 2 segundotan amaitzea lortu du. Bost minutuko zigorra jarri diote Aimarri; penalizaziorik gabe, laugarren postua lortuko zuen.

Proba zailtasun handikoa izan da; izan ere, igerian 2100 metro, bizikletan 115 kilometro, eta korrika 21 kilometro egin behar izan dituzte parte hartzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!