Egoitz Zalakain nagusitu da Getxon, Regillaga hirugarren

Asier Imaz 2016ko uztailaren 26a

Getxoko III. Triatloi Olinpikoa-Agustin Ugarte Oroimenezko Lasterketa lehiatu zen iragan larunbatean, Getxo Trialtloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta.

Tolosako bi ordezkari protagonista izan ziren bertan. Gizonezkoetan, talderik gabe parte hartu zuen Egoitz Zalakain nagusitu zen, eta Tolosaldeko Triatloi Taldeko Aitor Regillaga hirugarrena izan zen. Lehenak 2:02:45eko denbora markatu zuen helmugan, eta Regillagak, hiru minutu eta bederatzi segundo gehiago behar izan zituen. Tartean, bigarren postuan, Daniel Bayon Club Academia Civil-CSNO taldeko triatloilaria sailkatu zen, irabazlearengandik bi minutu eta hogeita hemeretzi segundora.


Larunbatean jokatu zen Getxoko probaren hirugarren edizioa, Euskal Herriko triatloi Zirkuituaren hamahirugarren proba puntuagarria izan da.


Emakumeen sailkapenari dagokienez, Sara Bonilla izan zen irabazlea, Triatlon Claveria Mostoleseko kidea. 2:18:55eko denbora lortu zuen madrildarrak helmugan. Nuria Rodriguez Saltoki Trikideak-koa bigarren izan zen, bi minutu eta hamar segundora; eta Mireia Arrilaga Garraitz H.T.koa, hirugarren, bost minutu baino gehiagora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!