Jokaldirik onena, lagunartea

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko uztailaren 16a

Bonbereneako belaze idilikoak futbol zelai forma hartu du gaur eta, egun osoz, partiden errenkadak ez du etenik izango; 11. txapelketa dute jada.

Kulturari begirako jarduera geldiezinagatik ezagunak baldin badira ere, Bonbereneak beti hartzen du tarterik, kirolari keinu txikiak egiteko. Udako futbol txapelketa horren erakusle da, eta 11. lehia jokatzen ari dira gaur, etxe ondoko belazean.

Goizetik iluntzera, ordu erdiz behin izango dira norgehiagokak, kuadrillen artean, eta finala, berriz, 18:10ean jokatuko dute. Txapelketak sortzen duen lagunartea izan ohi da, ordea, partidarik onena, eta horretara bideratuko dute lehiako jokaldirik onena: iluntzean, parte hartzaileen parrilladak biribilduko du baloiaren bueltan igarotako eguna.

Talde eta partiden ordutegia ikusteko, sakatu hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!