Tolosan eta Aiztondo bailaran txirrindulariak, asteburuan

Asier Imaz 2016ko uztailaren 14a

Tolosan larunbatean jokatuko da Emakumeen Tolosako Saria. Igandean, Villabona-Zizurkil Sari nagusiaren txanda izango da.

Aiztondoko errepideetan Villabona-Zizurkil Sari Nagusia jokatuko da igandean, 16:00etatik aurrera, Villabonan hasita eta Zizurkilen amaituta. Espainiako Koparako baliokidea izango denez lasterketa, punta-puntako txirrindulariak ikusteko aukera izango da. Danena eta Urkamendiren artean antolatu dute proba, Aduna, Asteasu, Zizurkil eta Amasa-Villabonako udalen babesarekin. Nazio arte mailako txirrindulariak ere lehian egongo direla iragarri dute antolatzaileek. Horiekin batera, eskualdekoak ere izango dira, Izarne Maioz asteasuarra kasu. Lehen lasterketa kadeteena izango da. Ondoren etorriko dira jubenil eta eliteenak, 17:00etan. Proba Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetarako ere baliagarria izango da.

Larunbatean, Tolosan

Emakumeen Tolosako Saria 18:00etan hasiko da, Rondilla kalean. Kadete, junior eta elite mailako txirrindulariak ariko dira lehian, Tolosa barruan bueltaka. Erlojuaren aurkako proba izango da, eta kadeteetan, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!