Denboraldi-aurrea hasi da

Asier Imaz 2016ko uzt. 14a, 18:07

Tolosa CF asteazkenean hasi zen denboraldi berriari begira lanean. Denboraldi-aurreko lehen partida larunbatean jokatuko dute Realaren aurka, Berazubin, 18:30ean hasita.

Hitzordu berezi horretarako elkartu ziren asteazkenean, eta bertan izan zen Mikel Loidi amezketarra. Denboraldi honetan ez du Tolosa CF-rekin jokatuko, futbola uztea erabaki baitu, baina Realaren aurkakoa ez du galdu nahi izan amezketarrak, eta agurreko partida jokatuko du larunbatean.

Sarrerak salgai

Larunbateko partidarako sarrerak salgai daude Berazubiko bulegoan, 16:00etatik 20:00etara. Egunean bertan, goizez sarrerak erosteko aukera egongo da, 11:00etatik 13:00etara, Berazubiko bulegoan eta Iurre nahiz 66 tabernetan.

Arratsaldean ere jarriko dituzte salgai, oraindik gelditzen badira. Lehiatilak 16:30ean zabalduko dituzte Berazubin. Bi sarleku egongo dira: egungo lekutik eta Berazubiko plazako ate handitik.

Tolosa CF taldeko kideek zaletu guztiak gonbidatu dituzte partidara, bi taldeetaz gozatu eta urdinak animatzera. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!