Xabier San Sebastianek txirrindularitza uztea erabaki du

Asier Imaz 2016ko uztailaren 12a

Euskadi Fundazioko 20 urteko txirrindulari tolosarrak bere Facebook kontuan iragarri du albistea. Esker oneko hitzak izan ditu San Sebastianek bere agur mezuan.

"Urte onak izan dira baina bizikleta uzteko ordua heldu da. Eskerrik asko bihotzez, nire bidean lagundu nauzuen guztioi eta nire alboan egon zaretenoi. Eta eskerrik asko taldeari, momentu gogorrenetan jasotako tratua momentu onenetan jasotakoa bezain ona edo hobea izan delako eta asko lagundu nautelako".

Xabier San Sebastian Oriako Limoussin Txirrindulari Eskolan eman zituen bere lehen pedal kolpeak. Euskadi Fundaziora joan zen afizionatuetan, eta Cofidis-ekin ere lehiatzeko aukera izan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!