Janari bilketa Greziako errefuxiatuentzat

Ataria 2016ko uztailaren 9a

Chios irlan dauden errefuxiatuek 2-3 eguneko jana izango dute gaur Tolosan biltzen ari diren elikagaiekin. Zaporeak proiektuaren baitan gauzatu dute bilketa, Ana Yurd elkartearen laguntzarekin.

Zaporeak proiektua Intxaurrondoko Gastronomia Elkartearen elkartasun ekimena da eta Chios irlara iristen diren errefuxiatuei jaten ematea du helburu. Horretarako Euskal Herritik joandako hainbat lagun ari dira boluntario lanean. Zaporeak proiektuaren inguruko argazkiak jarri dituzte gaur goizean Tolosako kultur etxeko kanpoaldean bertan burutzen ari den lana ikusi ahal izateko.

Egunero 1.000 pertsona elikatzen dituzte Greziako irlan antolatu duten jantoki solidarioan. Horetako asko errefuxiatuak dira eta beste asko Chios irlara gerturatu diren GKEko boluntarioak. Hilean 40.000 euroko aurrekontua du jantoki horrek eta Euskal Herritik bidalitako ekarpen ekonomikoarekin, eta gaur Tolosan egin den bezala, iraungitzen ez diren produktuekin sostengatzen da.

Ekimenaren antolakuntzan jardun du Tolosako Ana Yurdk emakume taldeak eta bertako kide den Tarana Karimek eman ditu gaur azalpenak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!