Gazteak, kofradiaren gidari

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko uztailaren 9a

25 urteren ondoren, Tolosako Babarrunaren Kofradia eraberritu dute. Gazteek osatuko dute kofradia, eta Imanol Zubelzu Lakunza izango da lehendakaria.

Imanol Zubelzu lehendakariaz gain, Irati Artutxa, Miriam Arandia, Leire Zabala eta Armintz Gorrotxategik osatuko dute kofradia.

Nerea Letamendi Merkataritza, Feria eta Turismo zinegotziak, Jose Miguel Gomez orain arteko Maisu Handiak, Imanol Zubelzu lehendakari berriak, Juan Manuel Garmendia FECOGAko presidenteak eta Olatz Peon Tolosako alkateak hartu dute hitza ekitaldi ofizialean.

Guztiek nabarmendu dute babarruna Tolosaren "izanaren" parte dela. Orain arte kofradiak egin duen lana eskertu, eta animoak eman dizkiete kofradiren gidaritza hartu duten gazteei. 

Bestalde, kofradiaren logo berria ere aurkeztu dute. Leire Zabalak egindakoa da, eta bi esanahi nagusi ditu: "Alde batetik, babarrunaren kolore diferenteak adierazi nahi izan ditugu: babarruna landatzen dugunetik, jaten dugunera arte dituen koloreak; bestetik, babarruna Tolosaren izana dela azpimarratu nahi izan dugu".

Amaitzeko, Tolosako Udalak eta Babarrunaren Kofradiak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!