2016/07/08 20:30
Irristaka taldeak antolatu du, Tolosako Udalaren eta Ipar Rollerren laguntzarekin. Ibilbidea Tolosako kaleetan barrena izango da, eta 4 kilometroko luzera izango du.
Maila eta adin ezberdinetako patinatzaileentzako zuzendua dago, erabat herrikoia izango da. Errepidean zehar, patinatzaileen segurtasuna bermatzeko, Udaltzaingoaren laguntza izango da. Alhondigan 20:15etan elkartu, eta irteera 20:30etan izango da, San Frantzisko elizaren aurrean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?