Elkarteen topaketako rifek badituzte saridunak

Ataria 2016ko uztailaren 5a

Joan den ekainaren 18an Tolosako elkarteen topaketa izan zen, eta Pausoka elkarteari laguntzeko baliatu dute, aurten, hitzordua. Estropadak zirauen bitartean rifak saldu zituzten, eta jada badira hainbat irabazle. Tolosako zenbait tabernak bat egin zuten elkartasun helburu horrekin eta, beraz, zenbaki saridunek otordu bana izango dute taberna horietan, bi pertsonarentzat: 064 zenbakiak Agustinen; 946ak Ikatzan; 942ak 19/90n; 191ak Solana 4n; 548ak Orbelan eta, azkenik, 054ak Asteasuarran.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!