1950ean jaiotakoen bazkaria egingo dute irailean

Ataria 2016ko uztailaren 5a

Datorren irailaren 17an kinto bazkaria egingo dute, urteroko moduan, 1950ean jaiotako tolosarrek. Fronton jatetxean elkartuko dira mahaiaren bueltan, eta parte hartu nahi dutenek 55 euro sartu beharko dituzte, Banco Sabadell banketxeko ES51 0081 7547 7600 0130 0031 zenbakian. Antolatzaileek ohartarazi dute, diru-sarrerarekin izen-abizenak zehaztu beharko direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!