Sanpedroak 2016

Festarik ezin falta azken egunean

Irati Saizar Artola 2016ko uztailaren 3a

San Pedro jaien azken egunera iritsi eta jolasean amaitu dituzte festak Urkizun. 

Goiza patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa artean pasa dute. Arratsaldean berriz, haurrak eta helduak, guztiak ibili dira jolasean. Gaztetxoenak ume jolasetan, besteak beste, lokotx biltzen, zaku karreran, aulki jolasean... Helduagoek, aldiz, boloetan eta tokan jokatzeko aukera izan dute. Joko batetik bestera ibili dira trikitilariak giroa alaitzen eta ez da umore eta pozik falta izan festen azken arratsaldean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!