Hirugarren eta azken egunera arte izan dituzte zapi horiak lepoan. Behar bezalako amaiera emateko, herri bazkaria egin dute Konponezinak txarangak girotuta. Arratsaldean, 18:00etatik hasita, aurreskua, auzotarren toka txapelketa eta sardina jatea izango dute Zelaia anaien musikaz alaiturik. Bukatzeko, suziria jaurtiko dute festei amaiera emanez eta sardinaren hilketarekin amaituko dituzte festak.